Mezuak

Data honetako argitalpenak ikusgai: azaroa, 2025
Irudia
πŸ„πŸ½‍♀️ Surf ikastaroa 3. DBH πŸ„πŸ»‍♂️ DBH 3. mailako ikasleek surfeko egun eder batez gozatu zuten Sopelako hondartzan.   DBH 3. mailako ikasleek esperientzia ahaztezina bizi izan zuten Sopelanako hondartzan ... Surf eskolaren eskutik surf ikastaro dibertigarri batean parte hartuz. 19 ikaslek parte hartu zuten ekintzan non, eguna hondartzan hasi zen surfaren inguruko oinarrizko azalpen eta ariketa batzuekin eta ondoren ausardiaz uretara jauzi egin zuten. Zorionez, ura ez zegoen oso hotza, eta denek ederki gozatu zuten olatuekin, barreekin eta elkarbanatutako momentuekin. Jardueraren ostean, taldea surf eskolako instalazioetara joan zen, non dutxatu eta indarrak berreskuratzeko aukera izan zuten. Horrez gain, esne baso bero bat eskaini zieten, ur freskoaren ondoren gorputza berotzeko modu bikaina. Egun zoragarria izan zen, dibertsioz, laguntasunez eta kirol-giroz betea. Zalantzarik gabe, errepikatzeko moduko esperientzia! Los alumnos de 3ΒΊ de la ESO disfrutan de una jornada de surf ...